2011-02-22

Industriguneak ez daitezela Elgoibartarron opioa izan

Espero dugu Jakobaren hitzaldiarekin guk bezain beste disfrutatu izana, ondorioa dena delakoa izanda ere.
De EUSTAT

Jakobaren hitzaldiaren ondoren, seguruenik denori sartu zitzaigula Zerain bisitatzera joateko gogoa.
Horrez gain, neurri handiago edo txikiago batean gure buruan erreflexioa sortu da: Zerainen hori egitea posible izan dute, baina ez dago Elgoibarrera exportatu daitekeenik, bi herriek ez daukate antzik: Zerain 250 pertsonatara iristen ez dan herri bat, Elgoibar berriz 11.000 biztanle ingurukoa. Elgoibarren ezin da asanblada bidez funtzionatu Zerainen bezela. Zerainen ia lanposturik ez zegoen, Elgoibarren makina bat daude, kanpotik ere jendea etortzen da hona lanera. Zerainen zerbait egin beharra zeukaten ez desagertzeko, Elgoibarren ez daukagu arrisku hori. Ezetz, Elgoibarren ez dagoela mehatzerik trena jartzeko... edo bai? Edo hori al zen hitzaldiaren funtsa?
De EUSTAT

Elgoibar Elgoibar da, eta Zerain Zerain!
Halere, gure ustez beste zerbait bada esportagarria: Inguruko herriek Aratz-Aizkorri parketik ateratzeko apostua egiten zuten bitartean, Zerainek sartzekoa egin zuen. Inguruko herriek ez bezela, Zerainen etorkizuneko apostua paisajista bat kontratatzea izan zen, ez enpresa gizon bat, bankero bat edo hiri batetako arkitekto bat (azken hau Elgoibarren gertatu den bezela)
De EUSTAT

Zerainen Ondarea hartu zuten ardatz; Natur ondarea, ondare historikoa, kulturala, industriala eta abar, eta horri etekina atera nahian ari dira, beti ere jasangarritasunaren ikuspuntutik. Ondare horrek ez dauka demaseko eta berehalako hazkunde bat, baina 30 urteren buruan, poliki poliki aurrera ateratzen ari dira eta Zeraindarren nortasuna sendotzen.
Zerainen alderdi politikorik gabe, asanblada bidez funtzionatzea erabaki zuten. Hitzaldiaren arrakasta ikusita, Elgoibarren bide berri batzuk zabaltzen ari direlakoan gaude!
De EUSTAT

Elgoibarren motorra egun industria dela ez dago zalantzarik. Halere, EUSTATek dioenez, industriaren pisua beheruntz doa, eta zerbitzuak ari dira garrantzia hartzen. Tendentzia jarraituz gero laister da lehenengo postuan. Lehenengo sektorea aldiz, egun ez da nabari ere egiten.
Ia 40 km2 ko azalera duen herri batean lehenengo sektoreak garrantzia gehiago edukitzeko lekua badauka, horretarako prestutasuna baldin badago. Badira gazte taldeak bide hau jorratzen hasi direnak, lehenago zeuden esperientziak jarraituaz. Haueri bideratu behar zaizkie industriara bideratutako laguntzak baino gehiago, azken finean nekazariak bait dira ingurugiroa zaintzen dutenak!
Etorkizuna, halere, 4.-5. sektoreetan egongo dela dirudi. Horretarako Industria traba bat izan liteke. Jakobari Barren-en egin dioten entrebistan dioen bezala, Elgoibarrek zer eskainiko dio tele-lana egiten duen etorkizuneko langile horri hemen gera dadin? Are gehiago, gaur egun lanaz gain zer eskaini ahal dio A8ko sarreran goizero goizero ittotzen den Elgoibarrera lanera datorren horri hemen geratzeko?
Edozein kasutan, Elgoibartarrok Elgoibarren gustora egotea da garrantzitsuena, eta etorkizunean ere horrela izatea gustatuko litzaiguke.
Jakoba hona etorri zen bezala, gu Donostiara Elgoibarri buruzko hitzaldia ematera joango bagina, lortuko ote genuke entzuleak Elgoibar bisitatzeko gogoekin irtetzea hitzalditik?
Mila esker Jakoba, ordu eta erdiz amesten laguntzearren. Hemendik aurrerakoa gure lana da
De EUSTAT

No hay comentarios:

Publicar un comentario