2011-03-16

HAPOari eginiko alegazioen aurkezpeneko prentsaurrekoa

Norbanako, elkarte eta alderdi politiko ezberdinok HAPO honi erakutsitako ezadostasunaren inguruko prentsaurrekoko testua atxikiturik:

HAPOa berritu aurretik, zer nolako Elgoibar nahi dugun jakitea garrantzitsua dela deritzogu. Horretarako lehenik hausnarketa bat gizarteratu beharko litzateke eta honen ondorioetatik Elgoibar berregituratu.
Etxea teilatutik egiten hasi delakoan gaude, izan ere, kasu honetan interes talde ezberdinen beharrak ez dituela hasetzen ulertzen bait dugu. Zeinentzat da plan hau?
Umeekin ez da kontatzen: batetik ez dago umeak egon daitezken lekurik, batez ere euria dagoenean. Umeentzat egokitutako lekuak parkeak bakarrik direla dirudi. Non daude gure denboretako urmaeletako sapaburuak edo zuhaitzetako txabolak?
Gazteekin ez da kontatzen: lokaletatik irtetzeko ze aukera ematen zaie? Gaztetxerik ez dugu ikusten. Gazteentzat bideraturiko liburutegia, ordenagailuz hornitutako lokalak, bideo emanaldietarako lekuak ere ez dira ageri. Ensaio lokalak eta kultur sormenerako espaziorik ez dago.
Dohako lokal publikorik ez dago, horren ordez zerbitzu hau erabilera pribatuko lekuekin ordezten da.
Etxegintza
Kasu honetan ere lehenik beharren ikerketa serio bat egitea eskatzen dugu, eta ez babes ofizialeko eskaera kopurua aintzat hartzea, errealitatean gazteek babeseko etxeak erosi ere ezin dituztenean.
Alokairua behar da.
Egun dauden auzoak eraberritu behar direla pentsatzen dugu, adibidez, Urasandi helbarri eta nagusientzat ez da auzo ona, eta arazo honen inguruan ez da ezer ere egin.
Etxe zaharrak berritu beharko lirateke herrian zehar.
Eskailera mekanikoak herri guztitik barreiatu dira, baina igogailuak egokiagoak dira helbarri eta nagusientzat, gainera mantenimendu merkeagoa dute, zain egon beharrean jendea oinez ibiltzera bideratzen du osasuna irabaziz.
Kiroldegia herriarentzat zerbitzu bat izan behar da, eta beraz, herri erdian egon behar dela deritzogu, kalitatezko zerbitzu bat eskaintzeko behar den zabalkunderako lekua gordeaz (kuartela zegoen ingurua)
Sigmako etxeak egiteko plana bertan behera geratu behar dela deritzogu, herritik hain urrun egoteak gheto bihurtuko duen beldur gara, eta herrira desplazamenduak motordun ibilgailuz egingo direlakoan gaude.
Urasandi Berri: herriko lekurik onena izango denez, herritar guztion zerbitzura egon beharko luke. Bertan zer egin ondo pentsatu behar dela deritzogu, eta ez espekulazio inmobiliarioaren atzaparretan erori. Adibidez, errekari lurra bueltatu beharko genioke eta leku berde bat egin denon onurarako.

Etxeak egin behar badira, eraikuntzan aldaketa bat eskatzen dugu. Europako Etxebizitza jasangarrien legea gainera dator (1), eraikuntza bioklimatikoak egitea etorkizunera begirako balio erantsi bat litzateke, egun bizi dugun eta aurrera begira pairatuko dugun krisi energetikoari aurre eginaz bizi kalitatean ere irabaziaz.
Jasangarritasunarekin jarraituaz, garai batetako salto minihidraulikoak herritarrontzat berreskuratu beharko liratezke, eta ez etekinak atera nahi dituzten enpresentzat (Oñatiko kasua eredu bezala hartuaz)
Kamiñerokuan egungo etxeak eraberritzearekin ados gaude, baina tallarrak dauden lekuan sallobente erreka berreskuratu beharko litzake, ahal den neurrian kanalizazioarekin bukatuaz.

Errekak eta Ibaia:
Adituen esanetan, Europako ibaien legea ez du beteko: (2)
Deba ibaiaren zein haren ibaiadar diren erreken egoera hobetzeko hartu beharko liratekeen neurriak ez dira naturzaleen kapritxo bat, estatuko eta Europako legeek ezartzen duten eginbehar bat baizik. Azken bi hamarkadetan ur-ekosistemen kudeaketa baldintzatzen duten hainbat lege sortu dira, Europa-, estatu-, zein autonomi mailakoak eta horiek garatzea administrazio guztien eginbeharra da.

2000. urteko Uraren Esparruko Arteztaraua esaterako, Europako Batasuneko estatu guztiek bete beharreko dokumentua da, hartan oinarritutako legedi propioa sortu behar baitu estatu bakoitzak. Arteztarau honen helburu nagusia ur-sistema guztientzako babes-esparru bat eratzea da, eta ez naturaren ikuspuntutik bakarrik, baita edateko uraren eskuragarriasunaren, uholde-arriskuaren eta aisiaren ikuspuntutik ere. Gipuzkoako ubideen % 70-ek Europako legediak 2015 urterako ezarritako helburuak ez dituzte gaindituko. Gainera, Deba eta Oria ibaiak dira egoera okerrena duten bi ibaiak. Bestalde, Sallobente ibaia Gipuzkoako Uren Erabilera Iraunkorrerako Gidalerroaren arabera, egoera naturala berreskuratzeko lehentasunezko ibaien artean dago.

Horrenbestez, Udalari hainbat eskakizun egitea ezinbestekoa iruditzen zaigu, adibidez:

1- HAPOak, Elgoibarko erreka guztien zein Deba ibaiaren inguruan aurreikusten dituen proiektuetan arteztarauek eta legeek diotena aplikatzea eskatzen diogu udalari.

2- Are gehiago, egun dagoen eta etorkizunean izan daitekeen ibai eta erreka-ertzeko landaredia babesteko herri legea sortzea eskatzen diogu, besteak beste legez publikoak izan beharko liratekeen ibai-ertzetako lehen 5 metroak ibaiaren funtzionamendurako berreskuratzeko.

3- Eta behin ibaiak eta haren ertzak babestuta, ibaien kalitatea hobetzeko dagokioen eskualde bioklimatikoko eta altitudeko ibaiertzeko landaredia ezartzeko plana martxan jartzea.

Poligonoak:
Beharren ikerketa serio bat egin beharko litzateke etorkizuneko mehatxuak kontuan hartuz. Industriguneen beharra balego, industria tipo ezberdinen azterketa egin beharko litzake, eta industria ez kutsakorrenak erakartzen saiatu.
Enpresak Sallobentetik ateratzen lagundu.
Leruntxiki eta karkizanoko poligonoek lehen aipatutako ibaien legedia betetzen duten aztertu, eta edozein kasutan, momentu horretako legeak bete, ez proiektua onartua izan zen garaikoa
langile lokalak: herriko langileak hartzen dituzten enpresak onurak eduki beharko lituzkete, horrela infraestrukturak egitea ekidingo litzake, joan etorrietan denbora murriztu eta bizi kalitatea hobetuko litzake

Babesguneak
Etxeak eta poligonoak hazten doaz, baina babesguneek ez dute proportzio bera jarraitzen. Babesguneek hazkunde handiagoa behar dute.

Hondakinen inguruko informazioa faltan botatzen dugu: egun martxan dauden kasu ezberdinen esperientziak jakin nahiko genituzke (Usurbilgo atez atekoa eta abar, 5.edukiontzia edo beste adibideak)

Beste herrietako adibide batzuk hartzea ondo legoke. Izurtzako HAPOaren kasuan, herri kontsulta bidez erabakitzen da. Horrelako iniziatibak onak lirateke herri parte hartzea bultzatzeko.

Beste alegazio bat gazteleraz 2


(1)-Eraikuntza bioklimatikoak:
http://www.consumer.es/web/es/medio_ambiente/urbano/2011/02/26/199125.php



(2)-Hauek dia ur sistemekin zerikusia dituzten arteztarauetako batzuk.
Habitat arteztaraua (1992): http://europa.eu/legislation_summaries/environment/nature_and_biodiversity/l28076_en.htm
Uraren esparruko arteztaraua(2000): http://europa.eu/legislation_summaries/agriculture/environment/l28002b_en.htm
Uholdeen arteztaraua (2007): http://europa.eu/legislation_summaries/environment/civil_protection/l28174_en.htm
Ibaiak berreskuratzeko estrategia nazionala(2008): http://www.mma.es/portal/secciones/aguas_continent_zonas_asoc/dominio_hidraulico/conserv_restaur/
Gipuzkoako uraren erabilera iraunkorrerako gidalerroa (2007): http://agua.dandb.org/article/archive/23

Idatzizko Barren-en agertuko den errata aklaratu nahirik,:

Guk dioguna da Alfredok etxeak egiteko aitzakian babes ofizialeko datuak hartu dituela eta horiek ez direla errealak, bere esanetan 1374 eskaera daude
http://www.elgoibarren.net/content/view/2806/1

baina urruzunokoetan 253 baino ez (pentsa ze alde dagoen!!)
http://www.elgoibarren.net/content/view/2493/11/

eta gainera horietatik asko atzera botatzen ari omen dira bankuek krediturik ematen ez dietelako (babesekoak erosteko ere ez, pentsa!!)

Kasu honetan ere, lehenik eta behin, beharren ikerketa serio bat egitea eskatzen dugu, eta *ez babes ofizialeko eskaera kopurua aintzat hartzea*, errealitatean gazteek babeseko etxeak erosi ere ezin dituztenean edozein kasutan, babesekoak bai, baina alokairuzkoak bultzatzea nahiko genuke

No hay comentarios:

Publicar un comentario