2012-04-24

Okil Beltzak barren.net-en

Okil beltzen txoko berri baten berri eman nahi dizuegu;

Lehenagotik blog hau daukagun arren, Elgoibarrekin eta euskararekin daukagun konpromezuarekin segitxuaz, eta elgoibarrenen.net-i esker, txoko hau erabiltzen hasiko ginen joan zen Urritik.

Hemen ere publikatzen jungo gera hango berrixak, baina zuzenian hura ikusteko:

http://www.elgoibarren.net/

Ezkerrian blog ezberdinen artian Okil beltzena aukeratu, edo hemendik zuzenian ere jun leike

http://www.elgoibarren.net/content/category/2/41/11/

Klik haundi ikusteko
Txoko honen edukixan inguruan laburpen bat egitia gaitza da, izan ere, zer da ba Okil Beltzak? Ez dakigu hitzez hitz definizio zehatz bat ematen, baina gauza bat argi daukagu: gure etorkizuna ahal dan neurrian guk eraikitzeko asmua daukagu, eta konpromezu sendo hortan oinarrituriko bizimodu bat defendatzen dogu. Lanerako goguekin eta bizitza ulertzeko beste filosofia batekin alkartzen geran lagun talde bat gara. Etiketak ez jakuz gustatzen eta blog honetan erakutsi nahi dizuegun bezela, iritzi eta kontu ezberdinak amankomunian jartzen dittugun lagun talde bat gara eta bestien ikuspuntutik ikasten saiatzen gara. Finean, ez dogu inongo korronterik segitzen arrain hilek bezela.

 Beste ikuspuntu batzuk ezagutu nahixan mundura begira jardun behar dugula (zeharka bada ere) uste dogu. Atzerriko gizarteei begirada bat botatzeak gure arazoei aplikatzeko moduko irtenbide alternatibo ugari ikusteko aukera ematen digu, bere alde on eta txarrekin, baina 3. pertsonan ikusi ahal izateko aukerarekin, busti gabe alegia. Elementu edo gertaera komun batekiko ikuspuntu desberdin asko jasotzeko aukera ere eskaintzen digu. Gure bizimodua dela eta, baloratzen ez dugun inguruko aberastasunaz jabetzeko balio dezake. Hau dela eta, guk sortutako notizia edo textuak euskaraz aurkituko dituzu baina testu hauetaz gain, loturak, bideo eta abarrak estekatu edo kopixatuko ditugu blogean, eta hauek euskaraz nahiz jatorriko hizkuntzan aurkituko dituzue.

 Beraz, nahi duzuenori gonbita pasatzea besterik ez jaku falta, zuen iritzixak beti ongietorrixak izango dira eta, zer esanik ez, zuen ideia edo ekarpenak.

Besterik gabe, Show must go on!
 

2012-04-07

Etorkizuneko etxaldea

     "A farm for the future" izenburua duen dokumental hau 2009ko otsailean igorri zen lehen aldiz BBC-ren Natural World seriearen baitan. Rebecca Hosking da egilea eta dokumental honen protagonista. Basa-bizitza ardatz duten dokumentalak ekoizten jardun eta gero bere sorterrira, Devon-era itzultzen da gurasoen etxalde zaharraren kargu egiteko. Baina Ingalaterrako hegoaldean kokatutako etxalde honetan Rebeccak badu kezkatzeko arrazoirik.

Rebecca eta bere aita Devon-eko etxaldean arkumea eta txakurrarekin

     Azken hamarkadetan, elikagaiak ekoizteko iraunkorrak ez diren erregai fosil "merke" eta anitzen menpe bizi gara. Hauen erreserben gainprodukzioak eragindako prezio igoerek, energetikoki guztiz menpeko bihurtu dugun elikagaien produkzioa aurrekaririk gabeko bidegurutze batean aurkitzen da.

      Elikagai produkzio modu desberdin eta iraunkorrak bilatzeko asmoz, aditu eta aritu ezberdinekin elkarrizketatzen da, besteak beste, "pico del petroleo" delako arazoaren gaineko ikastaro didaktiko eta azkarra emango dioten Colin Campbell eta Richard Heinberg espezilistekin, eta permakultore, ekintzaile eta ikerlari ezberdinekin. Hauek denak, etorkizuneko nekazaritzaren gakoak naturak berak ematen dituenaren ideiarekin bat eginez. 48 minutu hauetan, Rebeccak nekazaritza iraunkor bat lortzeko alternatiba ezberdinak esploratuko ditu bere etxaldearen birmoldaketa ebaluatzeko, helburua erregai fosilen dependentziarik gabeko produkzioa izanik.



You tuben haundian ikusteko klikatu hemen
Vimeon ere aurki dezakezue, hemen klikatuz