2013-02-07

Elgoibarko zaborren birziklaia emaitzak direla eta

Elgoibarren.net-eko gure txokotik hartutako notizia Elgoibarren urtebetean zaborren %20a gaika batzetik, %30era pasatu gara! Elgoibarren.net-en ikusi genuen notizia, ondoren beste hedabideetan zabaldu zen. Beste hedabidetan notizian honen ondoan ikusi genuen aste berean, Orendainen %93,73 birziklatzen ari direla (eta birziklatzen ez den zati hori gutxitzeko ekintzak prest dauzkatela) Erraustegiaren mamua gainean zenean, Usurbilen, hilabete exkaxean %28tik %76ra pasatu zen birziklaia (2009ko martxo eta apirilaren artean) Ez zen miraria izan, Hernanin, Oiartzunen, Antzuolan, etab. ere atez atekoa martxan jarri zenean, hilabeteren buruan antzeko emaitzak lortu ziren. Ez da Bilduren miraria, munduko hainbat lekutan ematen ari baita fenomeno bera, eta Bilduz gain sindikatuak, talde ekologistak eta gainontzeko herri talde ezberdinak daude honen atzean, are gehiago, egun ekonomia adituak ere bai, ekonomikoki aukera onena delako. Arren eskatzen diogu Elgoibarko udalari emaitza kaxkar horiek ez zabaltzeko lau haizetara. Gu ez gara harrotzen Elgoibar plastikoz Berde honetan bizitzeaz. Utzi Batzoki eta PaPNo-ko bileretarako datuok, eta ez gaitzazue Gipuzkoaren aurrean ebidentzian laga. Elgoibarren ere birziklaia kopurua igotzen laguntzeko prest gaude, seriotasunarekin hartzen bada. Badago nundik hasi Zero Zaborrera bidean.
De Argazkiak

No hay comentarios:

Publicar un comentario